eu es en

kalebegiak.eus
Cerrar

Proiektua

Hiriburua den Donostiaz egindako filmaren izenburua da. 15 zinemagileren eskutik, 12 zatitan, hiriko kaleetan barna eramango gaitu pelikulak, Donostiako jendea ezagutaraziko digu, eta bereziki zinematografikoa den Donostiaren erretratua eskainiko.

KALEBEGIAK. 12 film labur. Pelikula bat. 12 ikuspegi zinematografiko. Eta hiri bat, espazio bat gai nagusi hartuta. Eta azken hamarkadetan Donostian sortutako talentu zinematografikoa, bidaiari ekiteko aitzakia gisa.

Askotariko ikuspuntuak biltzen dituen lan honetan, dokumentalak, animazioa eta fikzioa aurki daitezke, 15 zuzendarik kontatutako 12 istoriotan.  Apropos bilatu dugu estilo-aniztasuna, eta aniztasun hori da, hain zuzen, proiektuaren baliorik preziatuena eta agerikoena.

Gure lurraldeko zuzendariak ez ezik, Kalebegiak filmak ikusleentzat horren ezagunak ez diren diziplina zinematografikoetako figura garrantzitsu batzuk ere bildu ditu (adibidez, muntaketa, soinu, argazki-zuzendaritza edo ekoizpenekoak). Izan ere, ospe handiko teknikarien talentua ere goratu eta aintzatetsi nahi izan du.

Filma, gainera, profesional ezagunen eta belaunaldi berrien arteko topagune da. Filmazioetan parte hartu duten kideen gutxienez % 50 Larrotxene kultur etxeko zinema-tailerretako ikasleak dira, han sortu baitzen film luzea egiteko ideia. Hasiera-hasieratik, profesionalen irakaspenak funtsezkoak izan dira proiektua aurrera eraman ahal izateko. Lanbideak eta sormenak belaunaldiz belaunaldi iraungo dutela bermatzeko espazioa izan da; etorkizuneko ekoizpenen balio zinematografikoa bermatzekoa.

Kalebegiak proiektuak film hutsa baino gehiago izan nahi du.

Kalebegiak film luzean, orainaldiak eta iraganak bat egin dute. Sormena trukatzeko eta aberasteko topagunea da. Gehitzeko espazio bat.